Koronabirusa

Bost positibo berri, atzo, eskualdean

Ataria 2020ko abuztuaren 13a

Bost koronabirus kasu berri atzeman zituzten, guztira, eskualdean. Kasu horietako lau Tolosan izan dira, eta bat Ibarran. 

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo Tolosan lau pertsonak eman zuten positibo PCR proba egin ostean, eta Ibarran ere positibo bat atzeman zuten. 

Gipuzkoan, guztira, 72 kasu berri zenbatu zituzten atzo. EAEn, ostera, 569 positibo izan ziren; horietatik 75 Araban eta 402 Bizkaian. EAEtik kanpo 20 kasu berri atzeman zituzten.

Guztira, 6.618 PCR proba burutu ziren, atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!