Lehen sektoreko produktuak dastatzeko proposamena

Tolosaldeko Ataria 2020ko abu. 15a, 16:00

Gertuko elikagaiak ezagutu eta dastatzeko kanpaina jarri du martxan Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA). Datozen asteetan Euskadiko lehen sektoreko produktuak zabalduko dituzte sare sozialetan. 

ENBAk uda hau "aukera ezinhobea" dela uste du Euskadiko lehen sektoreko produktuak ezagutzeko. Covid-19 pandemiaren ondorioak direla-eta, besteak beste, mugikortasun murrizketak eta segurtasun distantziak mantendu beharra; hori kontuan hartuta, bertako produktuen kontsumoa eta lehen sektoreko berrikuntza sustatzea helburu duen kanpaina jarri du martxan elkarteak. Sare sozialetan #BertakoElikagaiak #BertakoAltxorrak traolak erabiliz hainbat produktu zabalduko dituzte. 

Kanpainan zabalduko duten elikagai bat ARANE pipermina da:

ARANE pipermina Izagirre anai-arreben ekimena da; beraien baserriko Ibarrako piperrekin egite dute. Artisau erara egiten dute piper ekoizpena, hazkuntza eta eraldaketa izen bera duen Ibarrako Arane baserrian.

Eskualdeko beste produktu bat da ZUBELZU moussea:

ZUBELZU moussea Ibarrako piperrarekin egindako moussea da, pintxo, saltsa eta beste hainbat elikagai osatzeko egokia. Zubelzu familia tradizioz Ibarrako piperrarekin lotutako familia da eta etengabeko berrikuntza, formatuan zein aurkezpenetan, izan da bere bereizgarria. 

GOINE gaztandegiak ere hainbat produktu ekoizten ditu:

GOINE gaztandegia Asteasun dago eta, apurka apurka, hainbat produktu ekoizten dituzte Idiazabal gazta oinarri hartuta. Horietn artean: jogurta eta mamia. Azken produktua berriz, behi gazta da. Behi esne pasteurizatuarekin egiten dute gazta freskoa eta Eusko Labelaren babesa duen behi gazta bakarra.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!