Koronabirusa

Koronabirusean positibo eman duten azkenak, Bidania-Goiatzen eta Tolosan

Ataria 2020ko abuztuaren 11

Eusko Jaurlaritzak atzoko datuen berri eman du, eta lau kasu berri daude eskualdean.

Atzo egindako datuen emaitzek lau kasu berri gehitu dituzte Tolosaldean. Kasu bat Bidania-Goiatzen eta hiru dira Tolosan PCR proba egin ostean positibo eman dutenak.

Atzo, Gipuzkoan, guztira 44 kasu zenbatu ziren. EAEn 5.274 PCR proba egin zituzten, eta horietatik 265k eman zuten positibo.

Esan behar da ospitaleetako datuak gorantza egiten ari direla. Atzo 17 pertsona izan ziren ospitaleratuak, eta 104 pertsona daude ospitaleratuta. ZIUn, berriz, sei daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!