Euri zaparrada handiengatik abisu horia arratsalderako

Ataria 2020ko abuztuaren 11

15:00etatik 21:00ak bitarte ezarri dute abisu horia, zaparrada handiengatik.

Eguraldi nahasia izango da gaur, eta arratsalderako abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, euri zaparrada handiengatik. Zaparrada trumoitsuak bota ditzake. 

Ekaitz gogorrak izateko aukera dago, eta ezinda baztertu kazkabarra ere egitea. Ekaitz guneetan berriz haize bolada gogorrak izan daitezkeela adierazi dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!