Koronabirusa

Hiru egunetan, zortzi positibo berri

Ataria 2020ko abuztuaren 10a

Eusko Jaurlaritzak asteburuko datuak ezagutzera eman ditu, eta eskualdeko herrietan zortzi kasu atzeman dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteburua eta gero jakitera eman ditu herriz herriko datuak.  Pasa den ostiralean kaleratu zuen azken txostena, eta gaur, orduz geroztik herriz herri zenbatutako kasuak kaleratu dituzte. Zortzi kasu zenbatu dira eskualdean: Bidania-Goiatzen 2; Lizartzan 1; Orexan 1; Tolosan 2; Amasa-Villabonan 1 eta Zizurkilen 1.

EAEko datuen arabera, Gipuzkoan, ostiralean 55 positibo; larunbatean 47, eta atzo, 75 kasu berri izan ziren. Ostiralean 5.667 PCR proba egin zituzten, eta 390ek eman zuten positibo. Larunbatean, 6.577 probetatik, 342 pertsonek eman zuten positibo eta igandean, 4.669 PCR proba egin zituzten, eta 353 izan dira koronabirusean positibo eman dutenak. Positiboen gehiengoa Bizkaian dago.

Atzo, EAEko datuen arabera, ZIUn lau pertsona sartu zituzten, eta 12 izan ziren ospitaleratuak. Guztira, ordea, 90 pertsona daude ospitaleratuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!