Seigarrena ere bai

Ataria 2020ko abuztuaren 9a

Argazkia: TAK

III. Donibane Lohitzune Ziburuko Ikurrina irabazi du Tolosaldeko Arraun Klubak, Getxon.

Getxon jokatu da gaur arratsaldean III. Donibane Lohitzune Ziburuko Ikurrina, eta atzo egin moduan, gaur ere, Tolosaldeko neskek bandera eskualdera ekarri dute.

Tolosaldea izan da lehena, eta atzetik sailkatu dira San Juan eta Hibaika. Bigarren tanda atera da Tolosaldea, San Juan, Deustu, Ondarroa Cikautxo eta Zumaiarekin batera. Ziaboga hartzen lehena izan da TAK, eta bi segundora baino ez zen San Juan. Helmugan, ordea, lehen postuari eutsiz aldea handitzea lortu dute eskualdeko arraunlariek.

Honenbestez, sailkapen orokorrean ere, lehen postuari eusten diote.

Gaurko estropadako sailkapena:

1. Tolosaldea: 11:24,90
2. San Juan: 11:33,36
3. Hibaika: 11:41,08
4. Zumaia: 11:43,17
5. Deusto: 11:47,88
6. Ondarroa Cikautxo: 12:07,24
7. Lutxana: 12:11;54
8. Isuntza: 12:15,28
9. Lapurdi: 12:27;75

ETE Ligako sailkapena:

1. Tolosaldea: 54 puntu
2. San Juan: 40 puntu
3. Zumaia: 37 puntu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!