Ondarroako bandera ere Tolosaldera

Ataria 2020ko abuztuaren 8a

Irudian, Tolosaldea traineruak bigarren bandera lortu zuen ETE ligan, Getarian

Gaur goizean Getarian jokatu da XXXVI. Ondarroa Bandera Itsaskorda Saria, eta Tolosaldeko traineruak lortu du garaipena.

ETE Ligako estropada izan da gaur jokoan, Getarian. XXXVI. Ondarroa Bandera Itsaskorda Saria jokatu dute, eta Tolosaldea ontzia izan da azkarrena.

Eskualdekoak ohorezko tandan lehiatu dira Deusto, San Juan eta Zumaiarekin batera. Lehia estua izan dute. Ziabogan lehenak izan dira zumaiarrak, baina itzulerako luzean, Tolosaldea ontziak indartsu eutsi dio, eta bandera eskualdera ekartzea lortu dute Zumaiaren aurretik sartuta.

ETE Ligako sailkapenean Tolosaldea lehen postuan dago. Gaurko bederatzi puntuekin 45 puntu dituzte, eta bigarren sailkatua, San Juan, hamahiru puntura dute, 32 punturekin.

Hemen sailkapena:

1. Tolosaldea: 10:55,15
2. Zumaia: 10:55,38
3. Ondarroa Cikautxo: 11:04,41
4. Deusto: 11:07,45
5. Hibaika: 11:10,75
6. San Juan: 11:12,84
7. Isuntza: 11:30;56
8. Lutxana: 11:35,95
9. Lapurdi: 12:04;02

ETE Ligako sailkapena:

1. Tolosaldea: 45 puntu
2. San Juan: 32 puntu
3. Zumaia: 31 puntu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!