Babarrunaren ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Turismoa 2020ko abu. 5a, 11:00

Ekoizle baten lana lehen eskutik ezagutu eta, ondoren, bere produktuak Tolosaldeko jatetxe batean dastatzeko aukera antolatu dute. Bisitak gidatuak izango dira eta larunbatean egingo dira.

Hainbat proposamen antolatu dituzte:

Babarruna: perla beltzaren ingurune pribilegiatua
Abuztuak 8 (larunbata), 12:00etan. Urkizu, Tolosa  | 10€ (bisita)

Tolosako Babarrun Elkartearen eskutik Tolosako Urkizu auzoan kokatzen den babarrun landaketa bat bisitatuko dute. Abuztuan landarea berde egongo da, eta zein zainketa egin behar zaizkion ikusteaz gain, produktuari balioa eman eta ikur bihurtzeraino urteetan zehar elkarteak egindako lana ezagutuko da.

Babarrun-jatea: mahaiaren bueltako ohitura herrikoia
Abuztuak 8 (larunbata).  Urkizu, Tolosa eta Amasa  | 45,2€ (bisita eta bazkaria) 

Bisitatu Urkizu auzoko babarrun sail bat, eta dastatu babarruna eta haren sakramentuak oinarri dituen menua, Roberto Ruiz sukaldariaren Hika jatetxean.

 

Erreserba egiteko

  • Parte-hartzeko taldeak mugatuak izango dira.
  • Erreserba egin daiteke Tolosako turismo bulegoan (Andre Mari plaza, 1), eta baita posta elektronikoz ere (tour@tolosaldea.eus), edota telefonoz (943-69 74 13) eta tolosaldea.eus webgunearen bidez.
  • Otorduetarako erreserbak jatetxean bertan egin beharko dira.
  • 4 urtetik beherakoek ez dute bisita ordainduko, eta 16 urtera artekoek, 5 euro. Otorduetarako, kontsultatu prezioa.

Gozatzeko, ardura eta segurtasuna

Bisita guztietan segurtasuna bermatuta egongo da. Hauxe da COVID-19 protokoloa:

  • Talde bakoitza gehienez 19 pertsonaz osatuko da.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • 1,5 metroko tartea gorde beharko da une oro.
  • Eskuak desinfektatzeko hidrogela jarriko da eskura.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!