Hirugarren postua eskualdeko igerilarientzat

Ataria 2020ko abuztuaren 4a

Ioseba Mateos ibartarrak eta Erika Amundarain billabonatarrak hirugarren postua lortu dute I. Travesía de el Cerro igeriketa proban. 

Senior kategorian lehiatu dira biak, eta kategoriako horretako hirugarren postua eskuratu dute biek hala biek. Mateos 34 minutu eta 47 segundotan iritsi da helmugara, Hugo Sanchez dos Prazeres irabazlea baino 3 minutu beranduago gutxi gorabehera (31 minutu eta 18 segunduko denbora egin du garaileak). 

Erika Amundarainek ere hirugarren postua lortu du, 37 minutu eta 8 segundoko denborarekin. Emakumezkoen proba Aroa Silvak irabazi du; 31 minutu eta 12 segundo behar izan ditu helmugara iristeko. 

Proba joan den larunbatean jokatu zen, eta Covid-19aren osasun krisia gertatu denetik egiten den lehena da. 2650 metro egin zituzten igerian eskualdeko kirolariek; zeharkaldi hori ligako lehenengo proba izan zen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!