Joan den ostiralean jokatu zen Euskadiko Txapelketa eta Tolosaldeak laugarren postua eskuratu zuen. Donostiarra gailendu zen gainerako kluben aurrean, haren atzetik Orio eta Arraun Lagunak taldeak iritsi ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan.