Gure Txokoa

'Gure Txokoa' ekimena

Ataria 2020ko abuztuaren 1a

TOLOSALDEKO ATARIA-k sortu duen ekimena da hau, kulturari eta kulturgileei bultzada emateko sortutakoa.

Osasun krisiak gogor jo du eta oraindik ere asko falta da suspertzeko. Aurtengo uda berezia izango da oso, eta berezitasun hori, halabeharrez, kulturgileek jasango dute gehien. Herri eta auzoetako festarik ez da egingo eta hortaz, kultur ekitaldiak nabarmen jaitsiko dira. Beraientzat garai oso zailak datoz eta hori kontuan izanik, plazaratzeko beste modu bat ematea erabaki dugu TOLOSALDEKO ATARIA-n.

Hori da GURE TXOKOA ekimena, kulturari eta kulturgileei bultzada emateko sortutako ekimena. Eskualdeko kulturgileen tartea izango da eta abuztuan bideo ezberdinak zabalduko ditugu, 10:00etan, ataria.eus-en eta bere sare sozialetan.

Beraien abestiak, bideoklipak, bertsoak eta abarrek lekua izango dute gure txoko honetan. Herri eta auzoetan izango ez dugun hori gurean izatea da asmoa eta abuztuan ere kutlturaz gozatzeko leiho bat izatea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!