Laugarrena olatu gainean

Aitor Arroyo Askarai 2020ko uztailaren 26a

TAK Zumaiako II. Ikurrinarekin, larunbatean. Argazkia: Urola Kostako Hitza

Lau estropadatatik lau irabazi ditu dagoeneko Tolosaldeak. Gaur IV. Adegi bandera jokatu dute, Pasai Donibanen, eta 10:51,39 denbora eginda bederatzi puntu gehitu dituzte. 

Tolosaldearen atzetik iritsi dira Ondarroa eta San Juan. Gaur irabazitako puntuekin ETE Ligako sailkapen buruan sendotu da eskualdeko kluba.

ETE ligako 4 jardunaldi jokatu ondorengo sailkapena:

  1. Tolosaldea: 36 puntu
  2. San Juan: 28 puntu
  3. Deusto: 23 puntu
  4. Zumaia: 23 puntu
  5. Ondarroa: 23 puntu
  6. Hibaika: 21 puntu
  7. Isuntza: 12 puntu
  8. Lutxana: 10 puntu
  9. Lapurdi: 3 puntu

 

Erlazionatuak

Hirugarrena segidan

Aitor Arroyo Askarai 2020 uzt 25 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!