Gehigarria: etxebizitza

Beti gertu

Ataria 2020ko uztailaren 27a

Saldias Miguel aseguru artekaritzak esperientzia zabala du etxeko aseguruetan. Etxeak ondo babestuta egoteko behar diren baldintza hoberenak eskaintzen ditu. Guztia preziorik onenean eta zerbitzu hoberenarekin.


Arrisku guztietatik babesteko aseguruak eskaintzen ditu; erantzukizun zibil familiarra, kristalen apurtzea, lapurreta, sutea, urak eragindako kalteak, alokairu galtzeak... 1998. urtetik hona erreferentziazko aseguru artekaritza zerbitzua eskaintzen dute; milaka bezero partikularrek, askotariko profesionalek eta enpresa txikik eta handik entitatearekin konfiantza dutelarik.

Bulegoak urteko lanegun guztietan zabaltzen dituzte, goizez eta arratsaldez, eta Saldias Migueleko 12 profesionalek bezeroen beharrei erantzuteko egiten dute lan. Bezeroen beharrak pertsonalki aztertzen dituzte, eta teknologia berriak (Whatsapp, helbide elektronikoa...) eskaintzeaz gain, Tolosa, Anoeta eta Beasaingo bulegoetan bezeroak artatzen dituzte. Webgunean eta App bidez ere eskaintzen dute zerbitzua.

Bezeroei artekaritza zerbitzua behar bezala emateko, lanak sailka banatzen dituzte; bezero arreta dute, ezbeharrei zuzendutako saila, ekoizpen saila, kontabilitateaz arduratzen dena eta aurrekontuak egiten dituena.

  • Helbideak: Nafarroa etorbidea, solairuartea, 12 (Tolosa); San Juan kalea, 6 (Anoeta) eta Zazpiturrieta kalea, 1, behea (Beasain)
  • Telefono zenbakiak: 943 65 11 89 (Tolosa); 943 69 80 04 (Anoeta); 943 08 56 00 (Beasain) eta 617 854 629 (Whatsapp-a)
  • Webgunea: www.saldias-miguel.com
  • Emaila: saldias@saldias-miguel.com
  • App-a: Saldias Miguel (Android eta iOS)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!