Gehigarria: etxebizitza

Erraz, merke eta bizi osorako

Ataria 2020ko uztailaren 24a

Erraz, merke eta bizi osorak 3 1595418231365
Erraz, merke eta bizi osorak 4 1595418231672
Erraz, merke eta bizi osorak 5 1595418232009
Erraz, merke eta bizi osorak 6 1595418232583
Erraz, merke eta bizi osorak 7 1595418232845
Erraz, merke eta bizi osorak 8 1595418233153
Erraz, merke eta bizi osorak 9 1595418233493
Erraz, merke eta bizi osorak 10 1595418233803

Urte luzez egurraren munduan aritu da lanean Angel Guisasola eta ondorioz, ondo ezagutzen ditu sektoreko sekretu gehienak. Basoak eta egur motak ondo ezagutzen ditu, eta batez ere, urkiarekin egin izan du lan. Urkiaren kontratxaflatuan bide luzea egin du, Euskal Herriko hainbat bezerorentzat lan eginez. Horregatik erabaki zuen aurrera pausoa eman, eta eraikin modularren munduan murgiltzea. 

Eraikin modularrak etxebizitzak, umeei zuzendutako jolaslekuak, bungalow-ak, jacuzzi edota saunak, komunak eta abar eraikitzeko bogan dagoen tekniketako bat da. Azkar muntatzen dira eta bezeroaren nahien arabera moldatu daitezke. Garapen iraunkorrean sinesten du eta beraz, modu jasangarrian ekoitzitako egurrak erabiltzen ditu. Eta horrez gain, irabazien zati bat gobernuz kanpoko erakundeetara bideratu ohi izaten du.

Angel Guisasolak esperientzia zabala du eraikin modularren munduan eta preziorik konpetitiboenak eskaintzen ditu. Momentu honetan hainbat proiektu ditu abian, horietako bat eskualdean bertan, Amasako Hika txakolindegian. Mutrikuko Galdona kanpinean ari da ere. Interesa pizten ari da Guisasola eta horren adierazle da Facebook-en lortutakoa; hilabetean 10.000 lagunek partekatu dute bere proiektua mundu osoan.

Etxebizitzak

Orain arteko esperientzia beste salto bat emateko baliatu nahi du Guisasolak eta etxebizitza modularrak eskaintzen hasiko da.

Hauek ere muntatzeko errazak dira eta merke eskuratu ahal izango dira. Etxebizitza pasiboak bezala dira ezagunak eta eraikitzerakoan klima, orientazioa eta energia modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna hartzen dira kontuan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!