Azken orduak udako zozketa berezian parte hartzeko

Tolosaldeko Ataria 2020ko uzt. 22a, 12:30

TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte zozketa honetan! 

Ikasturte amaiera iristearekin batera, TOLOSALDEKO ATARIA-tik animoak eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zozketa berezi honekin. Garai zoro honi aurre egiteko, sari bikaina daukagu: egonaldi bat da, Aire de Bardenas hotelean. 

Bi pertsonarentzat bi gaueko egonaldia Aire de Bardenas hoteleko suite batean. Gelak patio pribatua eta kanpoko bainuontzia ditu. 

Zozketan parte hartzeko klikatu hemen. Bihar, osteguna, goizeko 11:00k arte eman dezakezu izena!

Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da: 

  • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri behar dute, eta Atarikide ez direnek gune horretan, 2020 idatzi behar dute.
  • Parte hartzeko azken eguna: uztailaren 23a, osteguna, 11:00etan.
  • Ordu horren inguruan irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
  • Igandeko 21:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
  • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
  • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
  • Erreserba hotelean duten erabilgarritasunaren araberakoa izango da, hotela eta irabazlearekin adostuz data.
  • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
  • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
  • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
  • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!