Eskuratu zurea

Ataria 2020ko uztailaren 22a

Pandemia honek ohitura batzuk berrikustera behartu du gizartea, eta horretan ere pentsatu du ATARIA-k. Bakoitzak bere ur botila ematea komeni den honetan, eskualdeko euskarazko komunikabideak bidelagun izan nahi du.

Egarri bazaude edan Atariako iturritik da aukeratutako leloa eta eskaintza berezi honekin proiektua babesteko beste modu bat jarri nahi du eskura.

Izan ere, Covid-19-ak eragindako pandemiak gogor jo ditu euskarazko komunikabideak eta proiektua aurrera ateratzeko laguntza behar du. TOLOSALDEKO ATARIA-k lanean jarraitzen du eta pandemiaren unerik gogorrenean ere lanean egon da. Argi baitu kalitatezko euskarazko informazioa inoiz baino garrantzitsuagoa dela. Baina lan egitea ez da nahikoa eta finantzazio modu berriak bilatu behar izan ditu.

800 mililitroko edukiera eta tapoi hermetikoa duten aluminiozko botila zuri eta beltzak atera ditu. Atarikideek 6 euro ordaindu beharko dute botila bakoitzeko, eta 10 euro bi erosiz gero. Atarikide ez direnek, aldiz, 8 euroan eskuratu ahal izango dute kantinplora bat, eta bi erosiz gero 14 euro ordaindu beharko dute.

ESKURATZEKO MODUAK

TOLOSALDEKO ATARIA-ren bulegora joan beharko da kantinplorak eskuratzeko:

  • Helbidea: San Esteban, 20. Tolosa.
  • Ordutegiak:
    • Aste honetan: astelehenetik asteazkenera 9:00etatik 18:00ak arte. Ostegun eta ostiralean, 9:00etatik 15:00ak arte.
    • Uztailaren 27tik abuztuaren 28ra: aurrez deitu edo emaila bidali eta hitzartu beharko da.

Gauden egoerak eskatzen dituen prebentzio neurriak ondo betetzeko, aurrez eskaera egitea komenigarria da eta horretarako ondorengo bi bideetako bat erabiltzea nahikoa izango da: 943 65 56 95 telefono zenbakia edota ataria@ataria.eus helbidea. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!