Koronabirusa

Musukoaren derrigorrezko erabilera bertan behera utzi edo ez erabakiko du EAE-ko epaitegi gorenak

Ataria 2020ko uztailaren 21a

Bilbon atzo elkarretaratzea egin zuten musukorik gabe, musukoaren erabileraren aurka.

ACUS Scabelum kontsumitzaileen elkarteak salaketa jarri zuen Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren aurka. Epaileak gaur emango du ebazpena.

Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi gorenak gaur jakinaraziko die bi aldeei erabakia. Eusko Jaurlaritzak musukoaren erabilera derrigorrezkoa izatea agindu zuenean, ACUS elkarteak erabakiaren aurka salaketa jarri zuen epaitegian. Bertan, derrigorrezkotasuna behin behinean bertan behera uztea eskatzen dute. 

ACUS elkarteak salaketarekin jakin nahi duena da Eusko Jaurlaritzaren erabakia Espainiako gobernuaren dekretuaren gainetik dagoen edo ez. Espainiako gobernuaren dekretuak musukoaren erabilera garraio zerbitzuetara eta metro eta erdiko tartea ez dagoen eramuetara mugatzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoan bezala, Katalunian eta Andaluzian salaketak jarri ditu erabakiaren aurka. ACUS-en esanetan ez dago osasun arrazoirik erabaki hori justifikatzeko.

Atzo, astelehena, Bilboko epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin zuten 20 lagunek, batzuk musukorik gabe. Ertzaintzak bi kide idenfikatu zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!