Gehigarria: etxebizitza

Berritzeko aukera

Ataria 2020ko uztailaren 20a

Energia kontsumoa murriztea, jasangarriagoak izatea edota estetika hutsa zaintzea. Hamaika arrazoi egon daitezke etxebizitzari buelta bat emateko. Eta moduak ere milaka: leihoak aldatu daitezke, etxebizitza edo lokal bateko gelak moldatu, berriz ere margotu, altzari edo etxetresnak aldatu...

Daukazuna aldatu dezakezu, moldatu, berrantolatu, birsortu. Eskualdean horretarako aukera dago, asko dira horretan aritzen diren profesionalak.

Baina bada berritzeko beste modurik ere. Etxebizitza zaharra atzean utzi, eta berria erosi daiteke, edota proiektu berriak abiarazteko leku aproposak bilatu. Horretarako erebadago aukera.

COVID-19ak eragozpenak sortu ditu eta eguneroko martxari eustea nekeza izan daiteke. Baina aldi berean proiektu berriak abiarazteko pizgarria izan daiteke, horretarako ere baliatu ahal da egoera berri hau.

Bakoitzaren hautua daukaguna aldatu, berritu edo eraldatzea izan, edota orain artekoa atzean utzi eta berria bilatzea izan, etorkizunari begiratzeko ordua da, eta horretarako segurtasuna da ezinbestekoa. Eta segurtasuna eta babesa ematen dutenak ere eskura daude gurean. Modu atsegin eta adeitsuan laguntzeko eta aholkatzeko prest daudenak ere aurkituko ditugu eskualdean.

Berritzeko hamaika aukera daude eta berritzen laguntzeko profesionalak eskura daude. Ez galdu aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!