Gehigarria: etxebizitza

Esperientziaren bermea

Ataria 2020ko uztailaren 21a

Hasiera-hasieratik bi izan dira Gorriti Martinez-en ibilbidea gidatu duten premisak: kalitatea eta zerbitzua. Premisa horiek leihoen salmenta eta instalatze lanetan munduko erreferentziazko enpresa bihurtu dute Gorriti Martinez. Enpresak bilakaera bat izan du eta gaur egun bezeroari kalitate gorena eta zerbitzu profesionala ematen diote. Sektorea ezagutzen du eta horregatik azken material, teknika eta muntaketa moduak erabiltzen ditu, sortzen diren berrikuntzei adi egoten baita beti.

Gorriti Martinez-eko langileak kualifikatuenak dira eta bezeroen eskakizunetara ondoen egokitzen den irtenbidea gomendatzeko egiten dute lan. Zalantza edo eskaera guztiak pertsonalki lantzen dituzte eta etxeraino joaten dira, bezero bakoitzaren kasua aztertu eta 24 ordutan bere beharretara egokitutako doako aurrekontua egiteko.

OBRA BERRIA

Asko eta asko dira Gipuzkoako lurraldean etxebizitzak egiteko Martinez Gorritirekin lan egiten duten eraikuntza enpresak eta profesionalak. Emaitzak lortzeko duen ahalmena, sail teknikoaren eraginkortasuna eta produktuaren kalitatea dira bere ikurrak, eta profesionalek kalitatezko leihoak eta kanpo-itxiturak aukeratzerakoan kontuan hartzen dituzten ezaugarriak dira.

ERABERRITZEA

Eraberritzeetan ere esperientzia zabala du eta emaitzarik onena lortzeko sektoreko instalatzaile-talderik finenak ditu. Goi-mailako profesionalak ditu, ez bakarrik muntaketan, baita igeltserotzan ere, bezeroaren arreta eta garbitasuna ahaztu gabe. Horri esker, edozein lan-motari ekin ahal diote berme guztiekin. Muntaketa-arduradun batek egunero gainbegiratzen ditu lanak, bezeroaren eta enpresaren eskakizunen arabera egiten direla egiaztatzeko.

ALUMINIOA ZEIN EGURRA

CORTIZO eta TECHNAL aluminiozko leihoak dituzte, linea garbi eta estilizatuak eskainiz. 54 mm-tik 80 mm-ra arteko sekzioak eta orri ezkutuko leihoak dituzte, baita bezero bakoitzaren gustuak asetzeko eskaintza zabala ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!