Samaniegorako eta Irurarako sarrera irteerak itxita N-1 errepidean

Ataria 2020ko uztailaren 18a

N-1 errepidean konponketa lanak egiten ari dira Tolosa eta Irura artean, Donostiarako noranzkoan. Igandeko 21:30ak arte ariko dira asfaltoa berritzen. Lanak 435-439 kilometroen artean egiten ari dira, eta eremu horretan bypass bat jarri dute. Ondorioz, Tolosa eta Irura artean errai bakarra egongo da noranzko bakoitzean. 

Donostiarako noranzkoan, errepideko lanen eraginez, Tolosako hirugarren sarrera irteerak itxita daude, hau da, Samaniegorako bidea. Irurako sarrera irteera ere itxita dago. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!