Tolosako udaltzainak atzo gauean eta gaur goizean izan dira bertan, eta gasolindegiko taberna eta jatetxea ixteko agindua eman dute. Gasolindegia irekita dago. Langile batek Covid-19an positibo eman du eta horregatik erabaki dute ixtea.
Azken egunetan bertan egon diren bezeroek dagokien anbulategietara deitu behar dute Covid-19aren proba egiteko.