'Tolosaldeko Ataria' babesteko beste modu bat

Ataria 2020ko uztailaren 16a

ATARIA-k eskaintza berezia prestatu du uda honetarako. Kantinplora zuri eta beltzak atera ditu eta salgai daude jada, Tolosako San Esteban auzoko bulegoan. 800 mililitroko edukiera duten aluminiozko botilak dira eta tapoi hermetikoa eta mosketoia dituzte.

Egarri bazaude edan Atariako iturritik da aukeratutako leloa eta eskaintza berezi honekin proiektua babesteko beste modu bat jarri nahi du eskura.

Izan ere, Covid-19-ak eragindako pandemiak gogor jo ditu euskarazko komunikabideak eta proiektua aurrera ateratzeko laguntza behar du. TOLOSALDEKO ATARIA-k lanean jarraitzen du eta pandemiaren unerik gogorrenean ere lanean egon da. Argi baitu kalitatezko euskarazko informazioa inoiz baino garrantzitsuagoa dela. Baina lan egitea ez da nahikoa eta finantzazio modu berriak bilatu behar izan ditu.

ESKURATZEKO MODUAK

Kantinplorekin proiektua babesteko beste modu bat eskaini nahi die eskualdeko herritarrei. Atarikideek 6 euro ordaindu beharko dute botila bakoitzeko, eta 10 euro bi erosiz gero. Atarikide ez direnek, aldiz, 8 euroan eskuratu ahal izango dute kantinplora bat, eta bi erosiz gero 14 euro ordaindu beharko dute.

Kantinplorak eskuratzeko 943 65 56 95 telefono zenbakian egin daiteke eskaera edota emailez ataria@ataria.eus helbidean. Informazio gehiago ataria.eus/denda loturan aurkitu daiteke.

Pandemia honek ohitura batzuk berrikustera behartu du gizartea, eta horretan ere pentsatu du ATARIA-k. Bakoitzak bere ur botila ematea komeni den honetan, eskualdeko euskarazko komunikabideak bidelagun izan nahi du.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!