Koronabirusa

7 positibo berri eskualdean, horietatik 6 Tolosan

Ataria 2020ko uztailaren 16a

Osasun Sailaren datuen arabera, COVID-19arekin 7 herritar kutsatu dira Tolosaldean. Tolosan 6 lagunek eman dute positibo; beste kasua, berriz, Lizartzan antzeman dute.

Eusko Jaurlaritzak atzo 00:00ak arteko datuak eman ditu. Gipuzkoan 31 positibo egon dira, atzo baino 10 gutxiago; horietatik 7, Tolosaldean. Atzokoa izan zen azken egunetako igoerarik handiena lurraldean, baita eskualdean ere, baina gaur Osasun Sailak eman dituen datuei erreparatuta, ez da igoerarik izan. Bizkaian 20 positibo egon dira azken orduetan, eta Araban 5.

Tolosako Udalak, eguerdiko 13:30ean egingo du prentsaurrekoa udaletxean. Bertan, datu gehiagoren berri emango dute. Gainera, herrian ezarriko dituzten neurri bereziak ere azalduko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!