Koronabirusa

Gipuzkoan 41 positibo, herena Tolosaldean

Ataria 2020ko uztailaren 15a

Grafikoa: Tolosaldean, orain arteko positibo guztien kopurua

Osasun Sailaren datuen arabera, COVID-19arekin 14 herritar kutsatu dira eskualdean. Tolosan 8; Zizurkilen 2; Ibarran 2; Villabonan 1 eta Lizartzan 1.

Eusko Jaurlaritzak atzo 00:00ak arteko datuak eman ditu. Gipuzkoan 41 positibo egon dira, horietatik 14 Tolosaldean. Azken egunetako igoerarik handiena izan da lurraldean, azken egunetako datuak bikoiztuz eta hirukoiztuz. Bizkaian 10 positibo egon dira eta Araban 7.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!