N-1 eta A-15 errepideen arteko lotunea itxiko dute, bihar, Andoainen

Ataria 2020ko uztailaren 14a

A-15 errepidea. Artxiboko irudia.

Bide zorua konpontzeko lanen ondorioz, Sorabillako lotunea itxiko dute A-15era sartzeko zatian, Iruñerako noranzkoan. Itxiera bihar goizaldean egingo dute, 00:00etatik 04:00etara, hain zuzen. 

Zati hori Iruñerako noranzkoan moztuz gero, Berastegirako noranzkoan doazen ibilgailuek N-1 errepidetik jarraitu beharko dute Gasteizerako noranzkoan Tolosaraino, N-1-434-2-S lotunetik irten eta GI-2130 errepidea hartu Berastegira joateko. 

Beasain

Datorren ostiralean (hilak 17) A-636 errepidetik N-1 errepidera Irunerako norabidean sartzeko adarra moztuta egongo da 08:00etatik 20:00etara. Arrazoia errepidea hobetzeko lanak direla jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak. 

Irungo noranzkoan adarra (417-B-1-E) moztuta, noranzko horretan doazen ibilgailuek 417-B-2-E adarretik irten beharko dute Gasteizerako noranzkoan, eta 417A lotunean (Olaberriako lotunea, "Gaztelua") buelta eman beharko dute. Ondoren, N-1 417A-1-E artera hartu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!