Akordioa sinatu dute Tolosaldea Garatzenek eta MicroBankek

Ataria 2020ko uztailaren 13a

Artxiboko irudia.

Lankidetza hitzarmenarekin, milioi bat euroko finantzaketa lerroa sortu dute. Akordioaren helburua autonomoen negozioak eta autoenplegu-proiektuak sortzea eta handitzen laguntzea da; produkzio ehunaren garapenean eta aurrerapenen sozialean eragin asmoz.

Horrez gain, osasun krisiaren egoera dela medio, MicroBankek finantzaketa-lerro berri bat jarri du martxan autonomoentzat eta mikroenpresentzat. Covid-19ak eragindako likidezia faltari erantzutea da asmoa, Europako Inbertsio Funtsaren laguntzarekin.

Onuradunak hamar langile baino gutxiago dituzten eta urtean bi milioi eurotik beherako fakturazioa duten autonomoak eta mikroenpresak izango dira. Gehienez 25.000 euroko mikrokredituak jasotzeko aukera izango dute. Proiektuek enpresa-plan bat eta aldeko bideragarritasun-txostena izan beharko dute eskura.

Tolosaldea Garatzenek finantzaketa-beharrak antzemateko konpromisoa azaldu du hitzarmenean. Autoenplegua sustatzeko, autonomoen negozioak eta enpresa txikiak MicroBankera zuzenduko ditu; azken horrek finantzaketa-eskaerak aztertu eta, hala badagokio, onar ditzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!