Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egunero ematen du COVID-19an positibo eman duten kasuen berri. Tolosan, bost egunetan, 8 positibo zenbatu dituzte; atzoko datuetan ez zen kasu berririk ageri. Alegian, atzo eta gaur, positibo bana zenbatu dituzte. Ibarran, berriz, gaurko datuen arabera, kasu berri bat antzeman dute (atzoko datuen arabera, ostiralean ez zuten kasurik zenbatu).
Gipuzkoan, guztira, 18 kasu egon direla esan dute, Bizkaian 8, eta Araban, berriz, 2. Ordiziako agerraldiari dagokionez, Osasun Sailaren arabera, 73 dira jada, gutxienez, kutsatuak. Bestalde, azken orduetan ez da hildakorik izan COVID-19gatik EAEn.
Positibo eman duen pertsonak inguruan zenbat pertsona kutsatu dituen jakiteko kutsatze indizea dago; une honetan, 1,63koa da EAEn (atzo, %1,76koa zen).