Bertako produktuak herrian jasotzen segitzeko aukera egongo da

Ataria 2020ko uztailaren 6a

Ikaztegietako Udalak jakinarazi duenez, konfinamendu garaian bezala, Orendaingo Larreta esnekiak eta Zizurkilgo Aranburu oilategiko arrautza eta sagar zukua zuzenean jasotzeko aukera izango da herrian.

"Hasiera batean, zerbitzu hau konfinamenduak irauten zuen bitartean eskaintzea zen asmoa, baina izan duen erantzuna ikusita eta pixkanaka egoera lehengora itzultzen doan heinean, produktu hauek herrian jasotzen jarraitzeko aukera aztertzen gabiltza, baina horretarako, garrantzitsua da herritarren ikuspuntua eta interesa ezagutzea", azaldu dute udaletik.

Horretarako, uztailaren 9an, ostegunean, bilera informatibo bat antolatu dute erabilera anitzeko gelan, 19:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!