2020/07/16 - 2020/07/17 09:00

Lehiberri Management School

Lehiberri Management School
Tolosaldea

Lehiberri Management School Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik Tolosaldeko enpresei eskaintzen dien doako kudeaketa eskola da. Formakuntza eskaintza honekin enpresei arlo ezberdinetan ezagutza jasotzeko aukera eman nahi zaie.

Laugarren formazio honetan, neuromarketina eta bezeroekin emozio bidez nola konektatu landuko da, bi orduko bi saiotan. Online eskainiko da.

Bezeroaren adimenak nola funtzionatzen duen ulertuta, bezeroaren pentsamolde eta sentitzeko modua baliatuz gehiago saltzea ahalbidetzen duten zeharkako trebetasunak garatzea da helburua. Halaber, bezeroarekiko komunikazioa hobetzen irakatsiko da, bai esparru arrazionalean bai emozionalean.

Hizlaria: Javier Garcia, HPA Marketing & Innovation.

Beharrezkoa da lehiberri@tolosaldea.eus edo 943 65 45 01 bidez izena ematea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!