Bideoa

Gure Zirkua Orion izango da aurten

Ataria 2020ko uztailaren 4a

Uztailaren 17an hasiko dira saioekin, eta abuztuaren 30era luzatuko dira; asteazkenetik igandera egunero saio bakarra eskainiko dute, 19:00etan. Sarrerak datorren asteleheneko 9:00etatik aurrera erosi ahal izango dira, www.gurezirkua.eus webgunean.

Pasa den maiatzean, Gure Zirkuko sortzaileetako bat den Iker Galarza aktoreak tristura sentitzen zuen. Euskal Herriko 14 herritan ehunka saio eskaintzea aurreikusita zuten. Ezohiko egoerak, ordea, atzera bota zituen plan guztiak. Soluzio bila zebiltzan, euskal herritarrek aurten ere zirkoaz goza zezaten.

Bada, orain argia ikusi dute iluntasunaren amaieran. Diotenez, "indar biziz eta ilusioz beterik" ekingo diote, Orion, euren proiektuaren denboraldi berriari. "Denon segurtasunerako, Portugaldik ekarri dugun karpa handiago batekin gatoz".

 

Erlazionatuak

Argiak itzalita ditu oraingoz

Josu Artutxa Dorronsoro 2020 mai 20 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!