BABESTUTAKO EDUKIA

Gure begiak osasuntsu mantentzeko gomendioak

Multiopticas 2020ko uztailaren 3a

Konfinamendu garaian, egunak igaro ditugu aire zabalean jarduerarik egin gabe; bestalde, gure begiek gainkarga berezia izan dute ordenagailu aurrean telelanean, telefonoarekin, eskolako lanak egiten edota irakurtzen egoteagatik.

%60ak, pantailen erabilpena dela eta, konfinamendu garaian eragozpenen bat jasan izana aitortu du.
Pantailen aurrean denbora gehiegiz egotean sortzen diren sintomak ondorengoak dira: buruko mina, erresumina eta begien gorritasuna, begitako idortasuna, zailtasunak enfokatzeko orduan eta ikusmenaren okertzea.
 
MULTIOPTICAS-en gure bezeroen begien osasuna zaintzen dugu, modu iraunkor batean:
 
Zergatiak
Zergatik pairatzen ditugu begitako eragozpenak?
 
Distantzia motzeko eginbeharrak areagotzeak, begitako idortasun handia sortzen du. Izan ere, inkontzienteki begien kliska murriztu eta honek malkoaren lurrunketa areagotu egiten du.
 
Gailu elektronikoek isuritako argi urdin bioletak energia altua du, ikusmen nekea eta estresa sorraraziz. Gainera, makulan kokaturiko zelulei eragin txarra sortzen die. Makula hain zuzen ere, begi hondoan kokaturiko ehuna da, argiarekiko sentikorra dena, eta birsorkuntza gaitasunik ez dute bertan kokaturiko zelulek.
 
Ohitura osasuntsuak sustatzeko aholkuak
1. 20 minutuero atseden hartu eta urrutiko objektu bati 20 segundoz begiratu. 
2. Kliskatu begiak gutxienez 10 bat aldiz jarraian begiak umeltzeko. 
3. Argi naturalarekin argiztatu, ahal den guztietan. 
4. 40-70 zentimetroko distantzia utzi sakelako telefonoarekiko, tablet edo ordenagailuarekiko; eta gutxienez bi metroko distantzia telebistarekiko. 
 
Teknologiarik altuena duten produktuak eskaintzen ditugu.
Babesik handiena duten lenteak ditugu: 
 
UV izpiak, aire zabalean ezinbestekoak.
Argi urdina; tratamendurik garatuenak portzentaje altuagoan blokeatzen dituzte eta gardenak dira, ia kolore hondarrik gabeak. 
 
Ukipen-lenteak:
Argi urdinarekiko babes iragazkiarekin
Kokatzeko laguntzarekin, distantzia motzean era jarraian enfokatzean, ikusmen nekea ekiditeko.
• Ukipen-lente foku-anitzak eta pertsonalizatuak. Hauek lente oftalmiko progresibo aurreratuenen osagarri perfektua izan daitezke.
 
Likido sortarik zabalena lenteak garbitzeko, era eraginkorrenean hidratatzeko eta maskaren erabilpenagatik sortutako lurruntzea ekiditeko.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!