Kaxildaren eta Ezpalaren defentsaren borrokak aurrera jarraitzen du

Asier Imaz 2020ko ekainaren 27a

Tolosaldeko Gazte Fronteak bi gaztetxeen inguruko erreportajea egin du, bideo batean. "Elkartasunaren indarrez desalojoari aurre!" lelopean, orain artekoaren etan egungo egoeraren berri eman dute.

"Tolosaldeko Gazte Fronteko kideok urte hasieran ekin genion eskualdeko bi gaztetxeen defentsa aurrera eramateko borrokari; Zizurkilgo Kaxilda eta Tolosako Ezpala gaztetxeak defendatzeko borrokari hain zuzen", azaldu dute. Lehen ekintza Ostegun Gizeneko manifestazioan kokatzen dute.

Ondoren, ordea, salbuespen egoera etorri zen, eta "lanean jarraitu badugu ere, borroka aurrera eramateko zailtasunekin topo egin genuen". Orain, bi espazioen egoera zeharo aldatu dela diote TGF-ko kideek: "Alde batetik, Kaxilda gaztetxea indar polizialek desalojatu zuten, martxoaren hasieran. Orain, Zizurkilgo Udalarekin negoziaketa mahai bat iriki dugu, eta bertan espazio baten eskaera egin diegu Tolosaldeko Gazte Frontetik". Udalaren erantzunaren zain daudela azaldu dute eskualdeko gazte antolakuntzatik. Ezpalari dagokionez, "ekainean burutzekoa zen epaiketa atzeratu egin da eta epaiketarako data berriaren zain gaude", azaldu dute.

Zabaldu nahi duten mezua bideo batean bildu dute: "Langileon antolakuntza gauzatu eta gure proiektuak aurrera eramateko hain beharrezkoak zaizkigun gaztetxeen egoeraren bilakaera azaltzeko, zein hauek defendatzeko egindako apustuaren zergatia ulertzeko, honako bideo erreportai hau atera dugu".

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!