Tolosan eta Villabonan izango dute lekua Bizilabe zentroek. Guztira 30 plaza eskainiko dituzte eta dagoeneko zabalik da izena emateko aukera: Bizilabe Tolosaldearen webgunean egin daiteke eta bertan jarri dute informazio guztia.
Datorren ikasturtean Bizilabe Tolosaldea jarriko da martxan eskualdeko udalen eta Tolosaldea Garatzenen zein Elhuyarren eskutik. 10-14 urte bitarteko gaztetxoek zientzia eta teknologiako proiektuak egiteko aukera izango dute tailer horietan, ikertzaile profesionalen eta hezitzaileen laguntzaz.
Tolosan eta Villabonan izango dute lekua Bizilabe zentroek. Guztira 30 plaza eskainiko dituzte eta dagoeneko zabalik da izena emateko aukera: Bizilabe Tolosaldearen webgunean egin daiteke eta bertan jarri dute informazio guztia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?