Gehigarria: komertzio txikia

Biren artekoa

Tolosaldeko Ataria 2020ko eka. 19a, 05:58

Onditz estetika zentroak estetika zerbitzu integrala eskaintzen du. Beste inora joan beharrik izan gabe, zerbitzu osatuena eskaintzea da Onditzen helburua. Aurpegiko nahiz gorputzeko tratamenduak egiten ditu. Aurpegikoen kasuan, garbitasuna eta hidratazioa lantzen ditu gehien, eta gorputzeko kasuan, masaje lasaigarriak eta tratamendu antizelulitikoak.

Zerbitzu horiez gain, argizari eta laser bidezko depilazioa egiten du. Neguan, gehienbat laserra, eta udan, argizari bidezkoa. Solarium zerbitzua ere eskaintzen du. Egun arrunt zein ezkontzetarako makillajeak egiten ditu eta baita manikura eta pedikurak ere.

Gertuko harremana eskaintzen saiatzen da Onditz, goxoa eta profesionala. Bezeroa eroso sentiaraztea nahi izaten du, jasotzen duen zerbitzuarekin pozik geratzea. Gainera, bakarrik egiten du lan, beraz, lokalean langilea eta bezeroa soilik egoten dira, eta horrek, lasai aritzea, eroso egotea ekartzen du.

Produktuak ere saltzen ditu. Aurpegiko garbiketak egindakoan, esaterako, gomendioak ematen ditu bakoitzari zer joan dakioken egokien aztertuta. Etxean tratamenduarekin jarraitzeko aukera izaten da horrela. Eta gainerakoan, antizelulitiko eta hidratatzaileak ere saltzen ditu. Uda garaian, eguzkitik babesteko kremen aukera zabala aurki daiteke Onditz estetika zentroan.

ONDITZ ESTETIKA ZENTROA 

Helbidea: Nafarroa etorbidea, 1, behea

Telefono zenbakia:943 96 89 93

Webgunea:onditz.eus

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!