Buletina, bihartik aurrera

Ataria 2020ko ekainaren 18a

'Tolosaldeko Ataria'-k herritarrengana gerturatzeko beste pauso bat emango du bihar; albiste buletina osatuko du ostiralero, gehien irakurritako gaiekin, besteak beste.

TOLOSALDEKO ATARIA-k eskualdeko informazio osatua zabaltzeko jarraitzen du lanean, eta beste pauso bat emango du bihartik aurrera.

Webgunearen bidez formularioa betetzen duen edonork, albiste buletina jasoko du ostiralero.

Posta elektronikoz jasoko dute buletina, erraz eta eroso, eta asteak emandako albisteen berri jasoko dute, era berean, aurreko astekaria jasoko du, pdf formatuan irakurri ahal izateko. Agendak ere izango du bere tokia, eta asteburuko eta datozen egunetako ekitaldien informazioa bilduko du albiste buletinak.

IZENA EMATEKO AUKERA

Buletinaren helburua Tolosaldeari lotutako albisteen laburpena herritarrei bidaltzea da, modu errazean.

Izena modu erosoan eman daiteke, eta albiste buletina jasotzeari utzi nahi izanez gero, ataria@ataria.eus helbidera idatzita egin ahal izango da.

Zerbitzua noski, doakoa da, eta Atarikide ez direnek ere jaso ahal izango dute.

 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!