Gehigarria: komertzio txikia

Kafe usaina

Ataria 2020ko ekainaren 18a

Usaimen fina duenak azkar biratuko du burua Zabala kafeak denda ataritik pasatzen denean. Tentagarria izan daiteke bertako kafe usaina, eta tentagarria da daukaten aukera zabala ere. 53 urte bete ditu kafea ardatz duen dendak. Kafe guztiak arabikoak dira, munduko leku ezberdinetatik ekarritakoak: Kolonbia, Nikaragua, Kuba, Kenya, Guatemala edota Brasildik. Torrefaktua ere badute, eta nahi izanez gero horrekin nahastuta saltzen dute. Deskafeinatua ere aukeretako bat da.

Amarozko fabrikan txigortzen dute egunero kafea, ondoren Nafarroa etorbideko dendan saldu ahal izateko. Gainera, bezeroak eskatzen duen une horretan ehozten dute kafea, beraz, ahalik eta produktu freskoena saltzen saiatzen dira. Kalitatezko kafea eta prezio onean.

Kafe aukera zabala izateak bezero eta saltzailearen artean informazio truke bat egotea dakar. Hori atsegin dute Zabala kafea saltzen dutenek, bezeroak zaintzea eta gertukoa izatea. Izan ere, saltoki handiagoetan ez da aukerarik informazio truke hori egiteko. Denda txiki batean, ia kafea besterik saltzen ez dutenean eta horretan espezializatuak direnean, bezeroaren kuriositatea asetzeko aukera eskaintzen dute, eta erosteko esperientzia berezia eta bakarra izaten da.

ZABALA KAFEAK

Helbidea: Nafarroa etorbidea, 2

Telefono zenbakia: 943 65 47 95

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!