Enpresentzako bi formazio saio eskainiko ditu Tolosaldea Garatzenek

Ataria 2020ko ekainaren 17a

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik, Lehiberri Management School doako kudeaketa eskola eskaintzen die eskualdeko enpresei. arlo ezberdinetan ezagutza jasotzeko aukera eman nahian. Eskaintza zabala jartzen du enpresen eskura, maiatzetik abendura bitarteko 10 formakuntzekin.

Gaur eta bihar (09:00-11:00) egingo dituzte saioak, online. Formazio eta garapen-planak ezagutu eta finantzatzeko aukerak landuko dira. Prestakuntza eta garapen-planak gauzatzeko aukerak, bakoitzaren berezitasunak eta finantziazioa lortzeko bideen berri ematea izango da helburua, eta Ana Ugalde Gipuzkoako Bazkundeko kideak emango ditu horien inguruko azalpenak. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, 943 65 45 01 telefonora deituz edo lehiberri@tolosaldea.eus-era idatziz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!