Koronabirusa

Kiroldegiak ere, martxan

Imanol Garcia Landa 2020ko ekainaren 16a

Kiroldegiak ere, martxan 1 1592246313533
Kiroldegiak ere, martxan 2 1592246314367
Kiroldegiak ere, martxan 3 1592246315033
Kiroldegiak ere, martxan 4 1592246315859
Kiroldegiak ere, martxan 5 1592246316684
Kiroldegiak ere, martxan 6 1592246317423
Kiroldegiak ere, martxan 7 1592246318117
None
Kiroldegiak ere, martxan 8 1592246318742
Kiroldegiak ere, martxan 10 1592246319873
Kiroldegiak ere, martxan 11 1592246320444
Kiroldegiak ere, martxan 12 1592246321095
Kiroldegiak ere, martxan 13 1592246321640
Kiroldegiak ere, martxan 14 1592246322223
Kiroldegiak ere, martxan 15 1592246322864
Kiroldegiak ere, martxan 16 1592246323534
Kiroldegiak ere, martxan 17 1592246324191
Kiroldegiak ere, martxan 18 1592246324726
Kiroldegiak ere, martxan 19 1592246325274
Kiroldegiak ere, martxan 20 1592246325842
Kiroldegiak ere, martxan 21 1592246326468
Kiroldegiak ere, martxan 22 1592246327267
Kiroldegiak ere, martxan 23 1592246328431
Kiroldegiak ere, martxan 24 1592246330174
Kiroldegiak ere, martxan 25 1592246331436

Espero baino jende gutxiagorekin ireki zituzten atzo euren ateak Tolosako eta Ibarrako kirol instalazioek; erabiltzaileei kiroldegira joateko deia egin die, besteak beste, Asier Martin Usabal kiroldegiko kudeatzaileak.

Tolosako Usabal kiroldegiak eta Berazubi estadioak, eta Ibarrako Belabieta kiroldegiak atzo zabaldu zituzten beraien ateak erabiltzaileentzat. Egun lasaia izan zen erabileraren aldetik, ez baitzen jende pilaketarik izan kirol azpiegituretan.

Kirolzer enpresak kudeatzen ditu Tolosako kirol azpiegiturak, eta bertako kudeatzailea den Asier Martinek azaldu duenez, lehenengo egunean «erabiltzaile gutxi» izan dituzte: «Askoz jende gehiago etorri da informazio eske. Badirudi oraindik informazio pixka bat falta dela, eta jendea pixkana etortzen ari dela. Hemendik jendea etortzera animatzen dugu, instalazioek jende askoz gehiago hartzeko ahalmena baitute». Atzo goizean, esaterako, Usabalen ehun erabiltzaile baino gutxiago zeuden.

Aurretik hitzordua hartuta joan behar da Usabalera eta Berazubira, eta horretarako egokitzen ari diren sistemari azken ukituak ematen ari dira. «Informatikoki erronka handia jarri dugu, eta hori egiten ari den enpresa epeekin larri ibili da eta azken momentura arte ezin izan dugu dena martxan jarri, eta oraindik ere zenbait akats zuzentzen ari dira», zehaztu du Martinek.

Usabalgo barruko igerilekura familiarekin joan den erabiltzaile batek azaldu duenez, «gogoz geunden igerilekura joateko. Ikusita kalean dagoen martxa, eta hau itxita, gogo handiz geunden dagoeneko. Dena oso ondo antolatuta dago, eta guk kutxatilategia erabili ondoren desinfektatu egin dugu».

IBARRAN ERE, HITZORDUAREKIN

Ibarrako Belabieta kiroldegia, bazkideentzako ireki da eta bakarrik fitness edo muskulazio gela egongo dira erabilgarri. Aurretik hitzordua eskatu beharko da, printzipioz ordubeteko saioak egiteko.

Lehenengo eguna «pixka bat arraroa» izaten ari dela dio Kike Urangak, harrera gunean egoten den langileak. «Poliki-poliki ari gara joaten. Jendeak badaki zein diren neurriak, eta dauden zalantzak argitzen joango gara. Ea pixkana joaten garen normaltasunera iristen».

Atzo Belabieta kiroldegian zegoen erabiltzaileetako bat Gaizka Maiza saskibaloi jokalari ibartarra zen. Berarentzako ez zen lehen eguna izan atzokoa, Josu Ibarbia futbol jokalariari eta berari aurretik utzi baitiete instalazioak erabiltzen. «Biok ari gara denboraldi ondorengo moduko bat egiten. Orain jendea etorriko da, baina dena kontrolatuta dagoenez, ondo moldatzen gara», zehaztu du Maizak. «Denok ohitu behar dugu neurri berrietara».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!