Gehigarria: komertzio txikia

Lurra zaintzen

Tolosaldeko Ataria 2020ko eka. 16a, 09:00

Jasangarritasunaren aldeko apustua egina du Kimetz dendak. Kale Nagusiko 21. zenbakian hasi zen proiektua txikitik martxan, eta duela bi urte Kale Nagusiko 8. zenbakian bigarren denda zabaltzearekin hazte etengabean doa. Kimetz#01 eta Kimetz#02 dendek osatzen dute Kimetz.

Kimetzekoek badakite, industria mailan, moda bigarren industria kutsatzaileena dela. Begiak zabalik dituzte haien dendak hornitzeko garaian. Denda bateko marka izarra SKFK da, marka gernikarra. Arropa jasangarria da egiten dutena eta ondoren Kimetzen saltzen dena. Kontuan hartzen dute, arropa bakoitza egiteko, hazia ereiten den momentutik dendara iritsi artean, zer, zenbateko eta nolako inpaktua izango duen bai ingurunean, eta baita giza baliabideetan ere.

Kimetzen bi dendetan jasangarritasunaren bueltan dabiltza lanean, eta kalitatea eta diseinuari ere zorrotz begiratzen diote. Bertako marken aldeko apustua ere egina dute, bertan egiten dena, gertu kontsumitzeko. Gizon zein emakumeentzat eskaintza zabala dute; azken tendentziek markatzen dutena, klasikoak ahaztu gabe. Bezeroa eroso, lasai, gertu sentiaraztea da Kimetzen helburua, etxean bezala.

KIMETZ DENDA

Helbidea: Kale Nagusia, 8 eta 21

Telefono zenbakia:943 57 18 40

Webgunea: kimetz.eu

Instagram: Kimetz Denda

Facebook: Kimetz Denda

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!