Uztailaren 1ean itzul daiteke pilota

Ataria 2020ko ekainaren 10a

Baiko enpresak jakitera eman duenez, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioa ekainaren 19an emango du amaitutzat. Aspek, bere aldetik, atzo eman zuen albiste bera, pilotariak astelehen honetan pilotalekuetara itzuliko direla iragarriz, entrenamenduetara.

Esku pilota profesionala uztailaren 1ean itzuliko dela iragarri dute hainbat komunikabidek. Lehen jaialdi hori Irunen izango litzateke.

Horretarako lehen urratsa Aspek eman zuen atzo. Pilotariak entrenamenduetara astelehenean itzuliko zirela iragarri zuen, Eibarko enpresak eta hainbat pilotarik lortutako akordioari esker. Baikon gauzak beste modu batera egin dituztela azaldu dute hainbat komunikabidek, hau da, enplegu erregulazioaren amaiera enpresak bere aldetik erabaki duela azpimarratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!