Babestutako edukia

Tolosaldea LHII: Kalitatezko prestakuntza zure eskura

Ataria 2020ko eka. 10a, 17:00

Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan, kalitatezko lanbide prestakuntza aurreratua eta berritzailea bermatzen dute. Aro digitala aintzat hartzen dute, askotarikoa da proiektuetan eta metodologia berrietan oinarritua baitago eta enpresa eta erakundeei zerbitzua eskaintzen die. Partaidetza, prestakuntza eta elkarlana oinarri hartuta, pertsona arduratsu, ekintzaile, eleaniztun eta trebeak heztea du helburu, eta horretarako, irakaskuntza pertsonalizatua eta metodologia aktiboak erabiltzen dituzte.

2019-2020ko ikasturtean 531 ikasle ari dira ikasketak egiten hezkuntza arautuan. Lanbide ikastaroen langabetuen taldeetan 70 ikasle daude eta langileentzako ikastaroetan, aldiz, 180 ikasle inguru. Tolosaldea Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuak euskaraz eskaintzen ditu heziketa zikloak, baina bertako ziklo batzuk eleanitzean ikasteko aukera ere badute, ingelesa txertatzen dutelako.

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan eskaintzen duten eskaintza oso zabala da. Erdi mailan esaterako, bost ikasketa mota dituzte:

- Soldadura eta galdaragintza.

- Mekanizazioa.

- Mikroinformatika sistemak eta sareak.

- Instalazio elektriko eta automatikoak.

- Merkataritza jarduerak.

Goi mailan berriz, zazpi:

- Administrazio eta finantzak.

- Mekatronika industriala.

- Automatizazioa eta robotika industriala.

- Sareko informatika-sistemen administrazioa.

- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.

- Eraikuntza metalikoak.

- Instalazio termikoak eta fluidodunen mantentzea.

Aurrez aipatutakoaz gain, arratsaldeko ordutegian langileentzako ikastaroak eskaintzen dituzte; langabetuei zuzendutako ikastaroak, enpresentzako neurrira diseinatutako ikastaroak eta beste hainbat ziklo ere ematen dituzte.

ESKAINTZAREN ANIZTASUNA

Eskaintza arautuaz gain, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak eskarmentu handia du langileei eta langabeei etengabeko prestakuntza ematen, eta baita ikasleek enpresetan egiten dituzten praktiketan ere. Enpresei laguntza teknologikoa eskaintzen die, eta hainbat proiektu egiten ditu enpresekin, elkarlanean. Modu berean, Tknika zentroarekin lankidetzan aritzen da, kalitatea eta berrikuntza hedatzen, eta baita inguruko enpresekin eta administrazio publikoarekin ere, Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egiturarekin eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin.

METODOLOGIA AURRERATUAK

Hezkuntzaren eraldaketa fasean gauden honetan, Tolosaldea LHII metodologia berrietan erreferentzia garrantzitsu bat da, ikasketa kolaboratiboa landuz eta zeharkako gaitasunei behar duten garrantzia emanaz. Horretarako, irakasleen konpromisoaz gain, haien heziketak duen garrantziaren jabe izatea ezinbestekoa da.

ELEANITZA

Ikastetxeak Eleanitza izeneko egitarauan ere hartzen du parte. Proiektu honen bidez ikasgai batzuetan ikasle batzuk ikasgai hori hirugarren hizkuntza batean ikasteko aukera izaten dute (ingelesean LHIIren kasuan). Ikasleen hizkuntza gaitasunak hobetzeko aukera paregabea delarik.

EKINTZAILETZA

Ikasenpresa programa ziklo guztietan ematen da, eta helburuen artean daude enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Ikasleek enpresa simulatua sortu behar dute eta zikloarekin zerikusia izan behar du. Aurten, adibidez, ikasleek 33 ikasenpresa sortu dituzte zentro horretako ziklo guztietan.

URRATSBAT

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da Urratsbat. Ikastetxetik aholkularitza edo laguntza zerbitzua eskaintzen diete beraien enpresa martxan jarri ahal izateko.

HEZIKETA DUALA

Lanbide Heziketa duala da Tolosaldea institutuaren beste ezaugarrietako bat.

Ikasleek, bigarren ikasturtean, aukera izaten dute enpresan eta ikastetxean beren edukiak lantzeko. Prestakuntza partekatu horren bidez, ikasleek harreman zuzenagoa dute enpresa munduarekin, eta, gainera, proiektu horretan parte hartzen ari diren bitartean soldata bat jasotzen dute.

PRAKTIKAK

Lanbide Heziketako ikasketen beste ezaugarrietako bat ikasketa hauetan egiten den praktika ordu kopuru altua da. Gainera, bigarren mailatan ikasturteko azken hiru hilabeteetan ikasketei dagozkien enpresetan egiten dituzte praktikak. Enpresetako praktika hauek atzerriko enpresetan ere egin litezke Erasmus beken bidez.

ATZERRIAN, ERASMUS+

Gaur egun gizarte gero eta globalizatuago batean bizi gara eta hau dela eta garrantzitsua da beste hizkuntza bat ezagutzea. Inguruko enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzte atzerriko hizkuntzan trebatutako ikasleak. Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan Europako Batasuna ahalbidetzen duen Erasmus + programaren barruan atzerriko hainbat herrialdetan ikasketak eta lan praktikak garatzeko aukera dago.

Ikasleek atzerrian praktikak hiru hilabetez egin ditzakete. Denbora honetan, beste herrialdetako ikasleekin elkarbizitzeko eta beste hizkuntza batean aritzeko aukera izaten dute.

NAZIOARTERATZEA

Nazioartekotzea ikastetxearen plan estrategikoaren ardatzetako bat da. Gaur egun gizarte gero eta globalizatuago batean bizi gara eta hau dela eta garrantzitsua da beste herrialdeetako erakundeekin harremanak garatzea. Honako helburuak lantzen dituzte:

- Atzerriko egitarauetan parte hartzea: Erasmus+ eta Pyirene FP.

- Beste herrialdeetako hezkuntza sistema eta metodologiak ezagutzea.

- Atzerriko erakundeekin kolaborazio itunak sinatzea.

- Ikasleen Lan Prestakuntzako egonaldiak atzerrian antolatzea.

- Irakasleen formazioa atzerrian burutzea.

LAN POLTSA

Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxeak enpresekin betidanik izan duten harreman sendo eta estuari esker, askorentzat etengabe lan eskaintzak kudeatzeko lan poltsa bat eskaintzen dute, pertsona arduratsu, ekintzaile, eleaniztun eta trebeak hezi eta lan mundura murgiltzeko helburuarekin. Inlan izena duen lan poltsan curriculuma uzteko aukera dute ikasleek, bertan enpresen lan eskaintzak kudeatzen dituzte.

TKGUNE PROIEKTUA

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua, Tkgune proiektuaren bidez, lankidetzan aritzen da inguruko enpresa txikiekin eta ertainekin proiektu teknologikoetan, produktu edota zerbitzu berriak sortuz.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!