2020/08/28 - 2020/08/30 00:00
Zumardia elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean.
Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi dituzte, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea.
Herniori itzulia eginez inguruko herrietatik pasatzen den zeharkaldia (Bi urtez behin egiten den mendi martxako bidea).
Abuztuak 28-30 (3 egun) (Helduak).
Ibilbidea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/erniopeko-mendi-ibilaldia-6826642
PREZIOA:
-Gazteak: 140 euro (Bazkideek 126 euro)
-Helduak: 155 euro (Bazkideek 140 euro)
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?