2020/08/31 - 2020/09/05

Udako mendi zeharkaldiak. Gaztaren bidea (gazteak)

Udako mendi zeharkaldiak. Gaztaren bidea (gazteak)
Tolosaldea

Zumardia elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean. 

Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi dituzte, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. 

Gaztaren bidea. Aralar eta Aratz-Aizkorri parke naturaletan barrena. Astelehenetan hasi eta larunbatetan bukatuko da.

Abuztuak 31-irailak 5 (6 egun) (14-18 urte bitartekoak). 

Ibilbidea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/gr-283-gaztaren-ibilbidea-osoa-3741751  
PREZIOA: 
Gazteak: 285 euro (Bazkideek 257 euro)
Helduak: 305 euro (Bazkideek 275 euro)

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!