Salbuespen egoeraren eta jazarpen polizialaren inguruko inkesta atera du Tolosaldeko Gazte Fronteak

Ataria 2020ko ekainaren 8a

Herritarrak inkesta egitera gonbidatu ditu TGF-ak. "Tresna zehatzak eskaintzeaz gain, beharrezkoa ikusi dugu informazio bilketa bat egitea".

Tolosaldeko Gazte Frontearen deialdia:

"Azken hilabeteotan errealitate gogorra bizitu dugu zentzu askotan. Salbuespen egoerak etxean konfinatuta egotea suposatu du, eta hori bermatzeko kalera irtetea debekatu digute (oinarrizko arrazoi batzuen kasuan izan ezik). Kontrol hori bermatzeko presentzia poliziala areagotu da, eta horrekin batera, errepresioaren zabalpenaren bitartez, beldurra eta nahasmendua errotu dira gure baitan.

Gure eskubideak zein diren ezagutzeko eta jasandako gehiegikeriak elkarbanatzeko poliziaren jazarpenari erantzuten dien dinamikan parte hartu dugu Tolosaldeko Gazte Frontetik. Tresna zehatzak eskaintzeaz gain, beharrezkoa ikusi dugu informazio bilketa bat egitea. Horregatik sortu dugu honako inkesta; bizitu ditugun egoera hauen berri eman, arazoak elkarbanatu eta iritziak biltzeko hain zuzen ere".

Inkestaren lotura:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSffGvsk_rp5M3DgmgTxTaXYbXSpya_lgKTh5m-PaqXs3YYSAw/viewform?usp=sf_link

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!