Hain zuzen, espezialitate horretako azterketa izan zen 2018ko Osakidetzako oposizioetan iruzurra izan zela pentsatzeko zantzuak eman zituen lehenbizikoetakoa eta Osakidetzak berak agindu zuen kategoria horretako hautapen-prozesua errepikatzeko.
2019ko urtarrilaren 7an, Ricardo Ituarte kargutik kendu zuen Osakidetzak. Orain, Tolosaldeko ESIko kudeaketa zuzendariaren kargua eman diote Santurtziko alkate ohiari.
Tolosaldeko EH Bilduko kide den Eneko Maioz Orexako alkateak bere kexua agertu du erabakia jakitean: "Tolosaldean lehenago arazo gutxi ez osasungintzan eta orain hau. Merezi dugun eskualdea edukitzen hasteko garaia da. Osasungintza publikoa, kalitatezkoa eta euskalduna behar dugu".