Pentsiodunen manifestazio jendetsua inoiz baino aldarri gehiagorekin

Ataria 2020ko ekainaren 8a

Tolosaldeko pentsiodunak mobilizazio eguna izan dute gaurkoa. Eguerdian manifestazioa egin dute eta bertan, COVID-19arekin zendutakoak izan dituzte gogoan, baita euren familiak ere. Hauei elkartasuna azaltzeaz gain, adinekoen egoitzetako egoiliarrak eta langileak omendu dituzte. Horretarako, Uzturre egoitzara joan dira eta txaloz hartu dituzte bertakoak. Horiez gain, osasun publikoaren aldeko leloak zabaldu dituzte kaleetan barrena, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa exijitzearekin batera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!