Itsulapikoak jarri dituzte eskualdeko hainbat saltoki eta tabernatan

Ataria 2020ko ekainaren 4a

SOS Arrazakeriak eta Tolosaldeko mugimendu feministak diru bilketa bat abiatu dute, egoera zaurgarrienean dauden etxeko emakume langileei laguntza ekonomikoa eman ahal izateko.

Diru bilketa egiteko finantzaketa kolektiboa abiarazi dute gofundme.com webgunearen bidez, batetik. Eta bestetik, eskualdeko hainbat saltoki eta tabernatan itsulapikoak jarri dituzte bakoitzak bere ekarpena egiteko. 

ITSULAPIKOAK NON?

  • Lizartza.
  • Amezketa. Ametza taberna.
  • Altzo. Ostatua
  • Alegia. Aikur belardenda eta farmazia.
  • Ikaztegieta. Ostatua
  • Aduna. Uztartza
  • Alkiza. Ostatua
  • Ibarra. Ibarburu janari denda, Maiku okindegia, Lejeune farmazia, Zubiaurre taberna eta Goxobi denda.
  • Berrobi. Iturriza janari denda.
  • Berastegi. Denda berri.
  • Anoeta.
  • Irura.
  • Villabona.
  • Zizurkil. Txindoki taberna, Ogi Zuri okindegia eta Ogi Berri.
  • Tolosa. Hiru taberna, Marcel, Erre Berri (San Frantzisko), Ogi Berri (San Frantzisko), Ross liburudenda, Parafarmazia (San Frantzisko). San Francisco fruta-denda, Zabala Kafeak, La Vasconia, La Hureta fruta-denda, Xirimiri taberna, Dizdira tindategia, Samaniego lokutorioa, Super Eko, Soronea, Elena Varela ile-apaindegia eta Korreo kaleko lokutorioa.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!