Hainbat lekutan egin duten moduan, Euskal Herrian ere herritarroi test masiboak egingo balizkigute, jakingo genuke zeintzuk ez dauden kutsatuta, eta ondorioz, lasai jolastu ahalko lukete haurrek elkarrekin, besarkatuz eta ukituz. Baina hori egin ezean, ugari dira lagunekin aritzen ez diren haurrak gurean.
3 urtera arteko txikiek oraindik ez dute modu kooperatiboan jolasten, edo behintzat ez dute halakoetarako hainbeste beharrik; atxikimenduzko figurak alboan izatearekin nahikoa dute. Aldiz, 3 urtetik aurrera, beste ume batzuekin ez aritzeak ezinegon handia sor dezakeela dio Alberto Soler psikologoak, eta ondorioak jasaten ari diren umeak ikusten ari direla dagoeneko.
Psikologoaren hitzetan, haurrentzat ezinbestekoa da sozializatzea, jolasteko eta partekatzeko, eta bestela egoera animikoan eragin diezaieke, antsietatea sortuz, jarreran arazoak, garapenean atzera egitea…
Save The Children erakundearen arabera, konfinamenduak eraginda antsietatea sufritzen ari da lau umetik bat.
Gero eta ahots gehiagok egin duten moduan, psikologoak ere eskatu du haurrengan fokua jar dadila eta beren behar eta kezkak kontuan har daitezela, pandemiaren kudeatzaileek ahaztuta dituztela iritzita.