'Aralar, mundua leku den lurra' filma 2020ko Natura 2000 sarietan

Ataria 2020ko ekainaren 3a

Komunikazio kategorian irabazle izateko lehian egoteaz gain, dokumentalak Hiritarren Saria irabazteko aukera dauka. Horretarako botoa emateko aukera dago, eta hain justu, hori eskatu dute.

Natura 2000 sarietan Hiritarren Saria lortzeko herritarren botoak hartzen dira kontuan. Botoa emateko ondorengo loturan sartu behar da: https://natura2000award-application.eu/finalist/3832

Ohar hau ere zabaldu dute: "Ez ahaztu botoa eman ondoren jasoko duzun mezu elektronikoko esteka sakatu behar duzula konfirmazioa emateko!".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!