Eskualdean barrena

Ataria 2020ko ekainaren 2a

‘Tolosaldeko Ataria’-k bizikletan zein oinez egiteko ibilbideak proposatuko ditu astero; ikasturtea bukatu bitarte asteazken eta ostegunetan argitaratuko ditu.

Izan al zara Tolosaldeko 28 herrietan? Ezagutzen al dituzu? Herri guztiak lotzeko aitzakia, motibo edo helburu desberdinak aurki daitezke: jatetxez jatetxe ibili, mendiz joan, elizak, eskulturak eta monumentuak bisitatu, frontoiak eta kiroldegiak erabili… Eskualdean hamaika altxor daude. 

Aurtengo uda berezia izango dela ikusita eta badirudienez urrutira ezingo garela joan  oraingo honetan herriz herri mugitzeko aitzakia Tolosaldeko Ataria izango duzu. 

Bizikletan eta oinez

Ataria-k asteazkenero, bihar hasi eta ikasturtea bukatu bitarte, bizikleta ibilbide bat proposatuko du Joxemi Saizarren eskutik. Eta ostegunetan oinez egiteko ibilbideak proposatuko ditu Ataria-k.

Tolosaldeko herrien arteko distantziak ez dira handiak. Bederatzi etapa proposatzen ditu Saizarrek herri guztietara iristeko, nahiko laburrak (20-30 km) eta lasai egiteko modukoak. Lagunekin, familiarekin edo bakarrik egitea daude. Orografia kontuan hartuta, aldapa batzuk izango dira tarteka, horrelakoetara etxeko txikienek ezingo dute joan, baina gehienetan seme-alaba koxkortuekin ere joan daitezke. Asteroko proposamenetan xehetasun guztiak emango ditu Ataria-k.

Ibilbide guztiak ataria.eus webgunean egongo dira eskuragarri, uda honetan nahi duzuenean egin ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!